ENKARTERRIAK
IKUSI
ENKARTERRIETAKO MUSEOA, LA ENCARTADA FABRIKA, LOIZAGA DORREA, KOBENKOBA, VALLE DE VILLAVERDEKO ZENTRU ETNOGRAFIKOA, EL POBALEKO BURDINOLA, EUSKAL HERRIKO MEATZARITZA MUSEOA, PEÑAS NEGRAS INTERPRETAZIO ZENTRUA.
Enkarterriak, Bizkaia eta Kantabria arteko harremana dira, bi lurraldeen eragina nabariz. Nahasteen lurraldea da, bere arkitekturan, tradizioetan, ohituretan eta baita bere biztanleen izaeran eta hizkeran. Uste da, aintzinean, lurralde hauetara etortzen zirela “gutuna” zeukatenak, hau da, justiziarengandik ihes egiten zutenak.
Egun, Bizkaia osoaren lurralderik ezezagunena da, honen mendebalde urruna, Bilboren parean.
ENKARTERRIETAKO MUSEOA
Enkarterrietako eraikinik esanguratsuena da. Enkarterrien gobernurako Batzar Etxea bezala eraiki izan zen, mendeetan zehar kontzejuak bertan egin direlarik. Gaur egun Enkarterrien historioaren museo bilakatu da.
Enkarterrien aintzinako eta gaurko bizitza ezagutzeko, baita elkartzeko eta gozatzeko ere, eskualde honen historioa, ondarea, politika, etnografia, etabar bizitzeko lekua.
LA ENCARTADA FABRIKA
Balmasedako fabrika hau 100 urtez egon zen funtzionamenduan, 1892 tik 1992 ra. Bertan artilea lantzen zuten, hainbat produktu ekoitziz, txapelak ezagunenak izanda.
Tailer hau bisitatzea, Balmasedako 4 belaunaldien bizitza ezagutzea eta sentitzea da. Gure aurreko mendearen bizitza eta oihal ekoizpena ezagutzeko modurik onena.
LOIZAGA DORREA
Erdi aroko dorre honek, Galdameseko naturan kokatuta, Europa osoan dagoen 1910 eta 1998 bitarteko Rolls-Royce modelo guztiak dituen bilduma bakarra da.
Bertan, Rolls-Royce-ak aparte, garai bateko autombila beste bilduma aberats batekin ere goza dezakezu.
KOBENKOBA
Europa osoko paleolitoaren labar arteari buruzko lehen interpretazio zentroa da. Gizakiak bere lehenengo artea adierazi zuen toki batean kokatuta dago gainera, kobazulo batean, hain zuzen.
Goi Paleolitora bidaiatuko gara, europar Homo Sapiensaren bizitza ezagutzeko, Los Judíos kobazuloaren hiru geletan barrena. Gure arbasoen bizimodua ezagutzeko lekurik aproposena.
VALLE DE VILLAVERDEKO ZENTRU ETNOGRAFIKOA
Nahiz eta Kantabria izan, herri hau Bizkaia barnean kokatuta dago eta Enkarterrien partaide izan da beti. Beraz, Enkarterrietako gure aitzindarien bizimodua ezagutzeko leku aproposena da. Valle de Villaverde herriaren eskola ohietan kokatuta dago.
EL POBALEKO BURDINOLA
Bizkaiko Erdi Aroko burdinolen eta tailerra siderurgikoen lana erakusten den azken burdinola da hau. Hemen, herremintak egiteko burdina nola lantzen zen ikusi ahal da, zuzenean.
Bere sua, Barakaldoko lehenengo Labe Garaia pizteko erabili zela onesten da.
EUSKAL HERRIKO MEATZARITZA MUSEOA
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta 1986. urtean sortu zen, Meatzaritza Museoaren Kultur Elkartea sortu zen urte berean, gizarte-ekimen batetik.
Elkarte hori, besteak beste, meatzari ohiek eta siderurgiako beste langile ohi batzuek osatu zuten; garai hartako industria-krisi larriaren ondorioz, ordura arte Bizkaiko funtsa izan ziren elementuak baztertuta gelditzen ari zirela ikusita sortu zuten elkartea.
PEÑAS NEGRAS INTERPRETAZIO ZENTRUA
Inguru-hezkuntza eta sentsibilizazio zentrua de hau.
Bizkaiko meatzaldean kokatuta dago, aintzinako meatzen artean. Gizakiaren eraldaketa ahalmena ikusteko eta ulertzeko leku ezinhobea.