Hiru ibilbide labur ditugu gaur egun
5 km inguru edo 2 eta 4 ordu bitarteko ibilaldiak. Familiei zuzenduta eta umeentzako aproposak.
Txango mota honetarako 25 € dira helduentzat da, 15 € 15 urtetik beherakoentzat eta dohainik 10 urtetik beherakoentzat.
2 eta 20 pertsonen arteko taldeak. Talde handiagoetarako, telefonoz edo mailez kontaktaiguzu. Erreserba egiterakoan, talde osoaren zenbatekoa ordainduko da.
Garraioa eta BEZ-a barne.
Beti gomendatzen dugu
Norbera bere janariaz eta edariaz arduratuko da.
Oinetako erosoak.
Bide-zorua: Harrizko bidea, lurra eta orbela zatiekin.
Hemen pagoz (Fagus sylvatica) osaturiko baso bati, pagadi bat alegia, hayal deritzogu.
Lanzasagudas auzotik hasita, Karrantzako azken hartza bizi izan zen Bizkaiko pagadirik hedatuena ezagutuko dugu…
DATU TEKNIKOAK
Zailtazuna: Baxua. ⁄ Iraupena: 3,5 o. ⁄ Desnibela: ± 376m. ⁄ Distantzia: 7,3km.


Bide-zorua: Belarrezko eta lurrezko bidea, orbela eta lokatza egon daiteke (garaiaren arabera).
Boheriza hitzak, idiekin dauka zerikusia, animalia hauek gordetzeko erabiltzen ziren guneak baitziren.
Ordunte mendietan pagadiak dira basorik hedatuenak eta azpimarragarrienak…
DATU TEKNIKOAK
Zailtazuna: Baxua. ⁄ Iraupena: 3 o. ⁄ Desnibela: ± 54m. ⁄ Distantzia: 3km.


Bide-zorua: Belardiak eta arrokak.
Karrantza Haraneko txoko liluragarri batera egingo dugun ibilaldi laburra. El Mazo (823 m.) mendiaren magaleetatik ibiltzen hasiko gara, Ubal mendilerroan gailentzen diren belardietatik, haranaren iparraldeko kareharrietara igaroz…
DATU TEKNIKOAK
Zailtazuna: Baxua. ⁄ Iraupena: 2,5 o. ⁄ Desnibela: ± 118m. ⁄ Distantzia: 2,7km.
